XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, informazio bide osagarria, kanpotik jaso ditzakegun esplikazio entrenatzaile edo taldekideena edo erakuspenen fotografia edo bideoetakoa bidez datorkiguna izango litzateke.

Informazio osagarri honek, kirolariak burutu behar duen mugimenduaren errepresentazioa errezten du, akatsen berri ematen du, eta burutu nahi izan den eta burututakoaren arteko ezberdintasuna erakusten digu.

Beraz, kirol-teknikaren entrenamenduak, kirol bakoitzeko oinarrizko trebetasun motoreen edo akzio teknikoen automatizazioa lortzera jo behar du.

Horrela, automatizazio maila altu bat lortuaz, arreta exekuzioaren puntu bakoitzean jarri beharrik izango ez denez, agertutako arazo zehatzei soluzio egokienak emateko eta teknika egokiena baldintza hoberenetan aplitzeko aukera izango dugu.

Dena dela, automatizaziora iristeko modurik egokiena, lan bera behin eta berriz errepikatzea bada ere, teknikaren hobekuntza, kirolariek beren analisi eta gogoetak eginez egingo dituzten ariketa multzo bariatuen errepikapenetik etorriko zaigu.

Kirol-teknikaren entrenamendua, kirolariaren kontzentrazio eta freskotasun handiko momentuetan egin beharko dugu.

Eta ahal den neurrian, txapelketako baldintzen oso antzekoetan burutzea komeniko zaigu.

2.4.3.- Entrenamentu taktiko eta estrategikoa

Bi kontzeptu hauen jatorria gerretan baldin badago ere, ondoren, kirol munduak bere egin zituenean, gutxi gora-behera jatorrizko esanahiak gerrako eraso eta defentsaren antolaketa, etsaiaren alderdi ahulen bilaketa... mantendu zituztela esan dezakegu.

Hala ere, gaur egun oraindik, biak definitzerako orduan iritzi ezberdinekin aurkitu gaitezke.

Orokorrean, estrategia, aldez aurretik erabaki eta txapelketa egoeran bakarka edo taldeka aurrera eraman behar den ekintza plana da.

Taktika, berriz, norberak edo/eta taldeak, jokuan bertan aurrera eramaten dituen erabakien bilduma da.

Hau da, estrategia aurrekontzepzio batekin lotuta dagoen bitartean, taktika, momentuko exekuzio erabakiekin egongo litzake.

Bai pertzepzio eta erabakitze mekanismoek garrantzi gutxiago duten bakarkako kiroletan (adibidez, igeriketako eta atletismoko proba gehienak), bai talde kiroletan (adibidez, eskubaloia eta hockeya) ere, estrategiaren entrenamendua burutu ahal izateko, kirolariak:

- Bere kiroleko eta espezialitateko alderdi teorikoak ulertu eta ikasi behar ditu.

- Errendimendu ona izateko beharrezkoak diren alderdiak ezagutu eta aztertu behar ditu.